domingo, 2 de diciembre de 2012

ABESTIAK




Dakigunez, haur hezkuntzan musikari garrantzi berezia ematen zaio. 
Alde batetik hizkuntza ikasteko baliagarriak izan daitezke, erritmoak markatzeko, eta bereziki denbora ikasteko edo kontrolatzeko metodo egokia izan ahal delako.
Abestiaren erritmoa adibidez, txaloen bidez markatuz,  ez da bakarrik erritmoa markatuko, baizik eta txaloen arteko denbora.
Hauek dira Haur hezkuntzan gehien erabiltzen diren abestiak, klasikoenak:




Pintto Pintto gure zakurra da ta, 
Pintto Pintto bere izena du. 
Txuri-beltza da ta 
ez du koska egiten. 
Begi bat ixten du 
jolastu nahi badu. 
Pintto Pintto... 
Belarriak luze 
isatsa jostakin. 
Kalera irteteko              
beti presarekin. 
Pintto Pintto... 
Txuri-beltza da ta 
ez du koska egiten. 
Begi bat ixten du 
jolastu nahi badu. 
Pintto Pintto...




Jon Braun indio txiki bat zen.

Jon Braun indio txiki bat zen.
Jon Braun indio txiki bat zen.
Indio txiki bat zen Jon Braun.

Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki,

Lau txiki, bost txiki, sei indio txiki,
Zazpi txiki, zortzi txiki, bederatzi indio txiki,
Hamar indio txiki Jon Braun.









Ran rober ran 
po, po, po, po, po, po, po po 
Ran rober ran, 
po, po, po, po, po, po.
Uztaiak gora gora lurretik zerura 
jira alde batera eta gero bestera 
ta behera behera behera 
ta behera behera bai 
uztai barruan preso 
gelditu naiz orain.










Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean.
Handitzen handitzen,
hasi naiz handitzen
txikia izanik
asko maite zaitut nik.
Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.
Handitzen, handitzen...
Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.
Handitzen, handitzen...
Eskuak ukitzeko,
bi oinak ibiltzeko
Handitzen, handitzen
Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.
Handitzen, handitzen








Sorgina pirulina erratza gainean,
ipurdia zikina, kapela buruan.
Sorgina sorgina ipurdia zikina, 
tentela zara zu? 
Ezetz harrapatu



No hay comentarios:

Publicar un comentario