Dakigun moduan, ipuinen kontaerak haurren sormena piztu egiten
du, eta hauek kontatzea oso ona da haien garapenerako,haientzat baliagarriak izan
daitezkeen baloreak barneratzeko.
NOLA KONTATU IPUINA ERA
ERAKARGARRI BATEZ.
- Ipuinak kontatzeko erritualak sortzea oso
garrantzitsua da. Horrela, egoera eta leku jakin batean dagoenean umeak
ipuin bat entzuteko prestatu behar duela jakingo du marka erreferentzialei
esker. Egoera erritualizatuok umeari segurtasuna emango diote, honek
ipuina ondo hasi eta hobeto amaitzea ahalbidetuko duelarik.
Adibidez.
txinparta 12 aldiz jotzeko eskatu ume bati, 12ra arte zenbatuz, eta "hamabiak
dira, orain ipuina kontatuko dugu" esanez.
- Komunikazioaren zirkulu biribila mantendu.
(umeak borobil bat eginez jesarrita, adibidez).
- Ipuina kontatzerakoan bizia dela erakutsi
behar diogu, liburua ere bizia dela. 1000 hots gordetzen dituela non umeek
inurriek bezala korritzen duten alde batera eta bestera, lurralde
fantastikoetan barrena. Konbentzimendu osoz kontatuz entzuten ari
direnekin ere inplikatuz.
- Doinurik eta libururik egokienak aukeratuz.
-Estilorik
zuzenena erabiliz.
-Ipuinaren egoera animiko bakoitza ondo nabarmenduz, adi adi segi dezaten
ipuinaren trama, forma bariatuak eskeiniz, espanturik gabe, eroso sentiaraziz.
-Keinuz, imitazioz baliaturik. Onomatopeiak, elipsiak, errepikapenak, objetuak,
kartak, agerikoak zein izkutukoak, zaldunak, erregeak, kopak errinozeronteak,
etab. Txontxongiloak. Ipuinaren
bukaera azken mugetaraino antolatuz.
- Ipuinean objetuak, eta umea bera ere,
integratzea oso garrantzitsua da. Horrela, gure hitza umea buru-irudiak
sortzera bultzatuz osatuko dugu, ulermena erraztu egingo delarik. Adib:
gitarra poltsa zahar bat, balea izan daiteke eta kremailera irekiz ahoa lortuko
dugu.
- Ipuinen erritmo narratiboak garrantzi handia
dute. Baita ahots aldaketak ere.
- Onomatopeiak egiteak ere oso garrantzitsua
da, ulermena era erraz eta grafikoago batean gerta dadin. Adib. KLIN KLAN
KLIN KLAN Eskailerak igo nituen.
- Ipuina kontatzeko alde bietan marrazkiak
dituen ipuina erabiliz gero, alde bateko estali.
- Unerik liluragarrienak, hitzak, keinuek eta
begiradak, narratzailearen begirada, erritmo bera markatzen dutenean
sortzen dira (errepikapena). Adibidez. Hiru txerrikumeen ipuinean berdinak
diren dialogoak keinu, tonu eta abar berdinak erabiliz:
TOK TOK. Txerrikume! Zabaldu atea!
Ez eta ez! Zabaltzen badut jan egingo nauzu!
Ah! Bai? Ba orduan putz egin eta etxea behera botako dut! PFFFF
- Eskuekin ipuinaren erritmoa markatzen da.
Adibidez. Ipuin baten NIK HARI- (eman nion) eta HARK NIRI- (eman zidan)
bezalako segida bat egitean, eskua ireki eta itxiz aurrera eta atzera
eramango dugu.
- Enfatizatzen, ipuinaren egoera ezberdin
bakoitza markatzen jakin behar da. Beti barneko denbora zirkularra errespetatuz,
onomatopeia espresiboak erabiliz, ipuinaren hasieratik bukaeraraino. Gure
presentzia osoa, gorputzaren presentzia osoa, mantenduz. une bakoitza
dastatuz, umeek txupatxuz bat dastatzen duten bezala.
- Ipuina irakasteko tresna moduan oso baliotsua
da. umeak, alde batetik, entzuten eta arreta mantentzen ikasiko du eta,
bestetik, ipuinaren bidez hizkuntza formak eta hainbat gauza irakats
daitezke ipuina erabiliz.
- Dramatizatu egin dezakegu pertsonaien egoera
animikoa hobeto agertu dadin (ahotsa, keinua...) eta isilunea erabili
daiteke erritmoa azkartu eta moteldu dadin.
Badakigu zenbait ipuin klasiko ditugula, adibidez hiru
txerritxoak, errauzkine edo loti ederra. Baina IKT-ak sartzea interesagarria
izango zela pentsatu dut eta horregatik gaurko sarreran proposamen berri bat
ekarri dut.
Alde
batetik audio ipuinak gomendatzen ditut, bereziki etxean ipintzeko. Hau
baliagarria izan daiteke, adibidez, haurra oheratzera doanean. Ipuina ipini
ahal diogu lo geratu arte.
Hemen
utziko dizuet link interesgarri bat, non horrelako ipuina eskuratu ahal izango
dituzue:
http://www.etxegiroan.com/gazteak_euskara.php
haurrentzako ipuina egoteaz gain beste adineko pertsonentzat
ere badaude.
Horretaz gain beste proposamen bat ere badut. Bideo-ipuinak.
Hauetan
adioa entzuteaz gaien beste baliabide batzuk agertzen dira: musika,
argazkiak...
honen bidez
haurrak istorioan sartuagoak sentituko direlako.
Azkenik
hemen adibide bezala link batzuk ere utziko ditut.
http://gelapdi.blogspot.com.es/2012/03/blog-post.html
http://gela-proa.blogspot.com.es/2012/03/ipuinak-bideoan.html