viernes, 23 de noviembre de 2012

IPUINAK


Dakigun moduan, ipuinen kontaerak haurren sormena piztu egiten du, eta hauek kontatzea oso ona da haien garapenerako,haientzat baliagarriak izan daitezkeen baloreak barneratzeko.

NOLA KONTATU IPUINA ERA ERAKARGARRI BATEZ.
  • Ipuinak kontatzeko erritualak sortzea oso garrantzitsua da. Horrela, egoera eta leku jakin batean dagoenean umeak ipuin bat entzuteko prestatu behar duela jakingo du marka erreferentzialei esker. Egoera erritualizatuok umeari segurtasuna emango diote, honek ipuina ondo hasi eta hobeto amaitzea ahalbidetuko duelarik.
Adibidez. txinparta 12 aldiz jotzeko eskatu ume bati, 12ra arte zenbatuz, eta "hamabiak dira, orain ipuina kontatuko dugu" esanez.
  • Komunikazioaren zirkulu biribila mantendu. (umeak borobil bat eginez jesarrita, adibidez).
  • Ipuina kontatzerakoan bizia dela erakutsi behar diogu, liburua ere bizia dela. 1000 hots gordetzen dituela non umeek inurriek bezala korritzen duten alde batera eta bestera, lurralde fantastikoetan barrena. Konbentzimendu osoz kontatuz entzuten ari direnekin ere inplikatuz.

  • Doinurik eta libururik egokienak aukeratuz.
-Estilorik zuzenena erabiliz.
-Ipuinaren egoera animiko bakoitza ondo nabarmenduz, adi adi segi dezaten ipuinaren trama, forma bariatuak eskeiniz, espanturik gabe, eroso sentiaraziz.
-Keinuz, imitazioz baliaturik. Onomatopeiak, elipsiak, errepikapenak, objetuak, kartak, agerikoak zein izkutukoak, zaldunak, erregeak, kopak errinozeronteak, etab. Txontxongiloak. Ipuinaren bukaera azken mugetaraino antolatuz.
  • Ipuinean objetuak, eta umea bera ere, integratzea oso garrantzitsua da. Horrela, gure hitza umea buru-irudiak sortzera bultzatuz osatuko dugu, ulermena erraztu egingo delarik. Adib: gitarra poltsa zahar bat, balea izan daiteke eta kremailera irekiz ahoa lortuko dugu.
  • Ipuinen erritmo narratiboak garrantzi handia dute. Baita ahots aldaketak ere.
  • Onomatopeiak egiteak ere oso garrantzitsua da, ulermena era erraz eta grafikoago batean gerta dadin. Adib. KLIN KLAN KLIN KLAN Eskailerak igo nituen.
  • Ipuina kontatzeko alde bietan marrazkiak dituen ipuina erabiliz gero, alde bateko estali.
  • Unerik liluragarrienak, hitzak, keinuek eta begiradak, narratzailearen begirada, erritmo bera markatzen dutenean sortzen dira (errepikapena). Adibidez. Hiru txerrikumeen ipuinean berdinak diren dialogoak keinu, tonu eta abar berdinak erabiliz:
    TOK TOK. Txerrikume! Zabaldu atea!
    Ez eta ez! Zabaltzen badut jan egingo nauzu!
    Ah! Bai? Ba orduan putz egin eta etxea behera botako dut! PFFFF
  • Eskuekin ipuinaren erritmoa markatzen da. Adibidez. Ipuin baten NIK HARI- (eman nion) eta HARK NIRI- (eman zidan) bezalako segida bat egitean, eskua ireki eta itxiz aurrera eta atzera eramango dugu.
  • Enfatizatzen, ipuinaren egoera ezberdin bakoitza markatzen jakin behar da. Beti barneko denbora zirkularra errespetatuz, onomatopeia espresiboak erabiliz, ipuinaren hasieratik bukaeraraino. Gure presentzia osoa, gorputzaren presentzia osoa, mantenduz. une bakoitza dastatuz, umeek txupatxuz bat dastatzen duten bezala.

  • Ipuina irakasteko tresna moduan oso baliotsua da. umeak, alde batetik, entzuten eta arreta mantentzen ikasiko du eta, bestetik, ipuinaren bidez hizkuntza formak eta hainbat gauza irakats daitezke ipuina erabiliz.

  • Dramatizatu egin dezakegu pertsonaien egoera animikoa hobeto agertu dadin (ahotsa, keinua...) eta isilunea erabili daiteke erritmoa azkartu eta moteldu dadin.






Badakigu zenbait ipuin klasiko ditugula, adibidez hiru txerritxoak, errauzkine edo loti ederra. Baina IKT-ak sartzea interesagarria izango zela pentsatu dut eta horregatik gaurko sarreran proposamen berri bat ekarri dut.

Alde batetik audio ipuinak gomendatzen ditut, bereziki etxean ipintzeko. Hau baliagarria izan daiteke, adibidez, haurra oheratzera doanean. Ipuina ipini ahal diogu lo geratu arte.
Hemen utziko dizuet link interesgarri bat, non horrelako ipuina eskuratu ahal izango dituzue:


http://www.etxegiroan.com/gazteak_euskara.php

haurrentzako ipuina egoteaz gain beste adineko pertsonentzat ere badaude.



Horretaz gain beste proposamen bat ere badut. Bideo-ipuinak.
Hauetan adioa entzuteaz gaien beste baliabide batzuk agertzen dira: musika, argazkiak...
honen bidez haurrak istorioan sartuagoak sentituko direlako.
Azkenik hemen adibide bezala link batzuk ere utziko ditut.


http://gelapdi.blogspot.com.es/2012/03/blog-post.html
http://gela-proa.blogspot.com.es/2012/03/ipuinak-bideoan.html

No hay comentarios:

Publicar un comentario