Guztiok dakigun bezala, gurasoa izatea ez da
erraza. Etxean haurrak ditugunean hauen ikasketetan lagundu nahi
ditugu , baina askotan ez dakigu zer nolako ariketekin haien ikasketen garapena
sustatu.
Orrialde honetan zenbait jolas proposatuko
ditugu etxean egiteko.
Edozein jolas baliagarria izan daiteke
gaitasunen bat landuz gero.
Adibideak hurrengoak dira:
1.Postal bat egitea:
Honen bidez, haurra bere sentimenduen
adierazpena landuko du. Lagun batentzat, familiakoentzat edo maite duen edozein
pertsonarentzat izan daiteke. Bertan haurra nahi duen marrazkia egin
dezake koloreak eta formak landu. Bukatzean, nahi izanez gero, familiako pertsona baten laguntzaz nahi duen
mezua idatzi dezake, bere sentimenduak adieraziz.
Gainera, hau egitea oso ekonomikoa da,
kartulina bat eta margoak besterik ez direlako behar.
2. Ipuin bat idatzi:
Familiako guztien artean egin daiteke. Batek
istorio bat hasiko du, berdin da zein den gaia, eta gero familiako kide
bakoitzak istorioarekin aurrera jarraituko du, haurren laguntzaz. Bitartean,
nagusi batek istorioa idazten joango da amaiera eman arte. Hau oso emaitza
interesgarriak izan ditzake, haurren sormena lantzen du eta bide batez istorio
interesgarri bat lortuko dugu
3. Zer animalia da pentsatzen ari naizena?
Haurra animaliaren batean pentsatzen hasiko da
eta familiakoak honi buruzko galderak egin beharko dizkiote (ilea duen, lau
hanka dituen...), haurra baietz edo ezetz esaten joan beharko da norbait zein
animalia den asmatu arte. Gero, familiako batek haurraren papera hartuko
du eta haurra izango da galderak egingo dituena.
Honen bidez, haurra animalien ezaugarriak
landuko ditu
No hay comentarios:
Publicar un comentario